BLAITXOREN AGURRA
BLAITXOREN AGURRA Kaixo Sanduzelaitarrak, ongi etorriak!! Ikasturtea duela gutxi hasi genuen eta dagoeneko eskolako pasabideetan, lehenengo zikloko ikasle, irakasle eta bestelako langileekin, topatu naiz. Badakizue euskalzale amorratua naizela eta euskara sustatzeko eta indartzeko gogoekin heldu naizela! Aldi berean, ongi pasatzeko eta disfrutatzeko asmoa ere daukadala jakinarazi nahi nizueke. Eta familiei ere ongi etorria eman nahi dizuet, zuekin elkarlanean aritzeko gogoa dudala adierazi. Uda honetan deskantsatu izango duzuelakoan eta zuen txikitxoekin esperientzia politak pasatu dituzuelakoan nago. Hori horrela bada, pilak kargatu izanen dituzuelakoan, ikasturteari hasiera emango diogu eta guztion artean lan ederra egingo dugulakoan nago. Badakit zuen seme-alabak proiektu berri batekin hasi nahi dutela, eta oker ez banago Superheroien eta Blaitxoren proiektuarekin hasi behar dute. A ze nolako ilusioa egin didan nire inguruko proiektua egingo dutel...